Search :
Text for song:

Jentil Odola

Aiumeen Basoa
Ehun ekaitzen indarren
Pareko erasoa gure mendietan,
Odol errekak doaz herrisketan
Kixmi delakoaren izenean

Haritzpeko legeak daude apurtuta,
Gorpuen artetik jentil bat ihesi doa

Basoaren ilunean, zuhaitzen besapean,
Herriaren jakinduria ezindu dute hautsi
Bihotza paparretik irten beharrean
Sugar-en izena duelarik ahotan

Nortasunaren zutabeak jausi dira,
Ta sustraiak denboran sakon dirau.
Basoaren ilunean, zuhaitzen besapean,
Herriaren jakinduria ezingo dute hautsi

Bere bizia luzatu da errito zaharrei esker,
Baina oriandik gogoan dut,
Aitor handiaren zazpi herriak
Bat zirenean, naturarekin bat…

Ibaiaren bidetik doan urak, jarraitzen du bidea,
Hautsitako, hautsitako bihotzak izango dira
Kondaira hazia …
Haize lehuna, zurekin egan, suaren beroak,
Indartzen, begietan islada, begietan,
Gure min guztia…

Pagadiek babesten dute bere bidean,
Urrutiko txalaparta soinuek gidatzen duten bitartean,
Han goian, adarraren soinu sarkorra askatuko du
Lau haizetara, sua, lurra, ura, haizea…

Ez dago inor bizirik bailara hontan,
Mendiaren haunditasuna haundiago da orain,
Arbasoen hitzak entzun dira izadiaren eztarrian
Lurraren oparia den jentil odola

Haritzpeko legeak daude apurtuta,
Gorpuen artetik jentil bat ihesi doa.
Basoaren ilunean, zuhaitzaren besapean,
Herriaren jakinduria ezingo dute hautsi