Search :
Text for song:

Ekaitzaren Begitik

Aiumeen Basoa
Udazken laino bat bezala joan zinen,
Uste nuen ez ninduzula harrapatuko inoiz
Goibel nago ta ez dakit alboan bazaude
Mila soinuetan apurtzen naiz, euria bezain arin
Oroitzapen guztiak ezerezean galduko dira orain
Berdin da, etorkizun eta iragan, itzuliko dira
Ta ni ekaitzaren begitik begira

Bizipenen ur jausiak itotzen gaituzten
Ordu ilun hontan,
Zure besarkada batez eginda legoke,
Lore bat bezala, ximeltzen..

Ni izango naiz, bai ni izago naiz,
Itxuarentzat paisaia,
Txori askearen hegoentzat zeru zabala.
Basoan, bi aihen belar bezala bezarkatuko gara
Zure malko goxoak biziaren aintzirara ixuri artean

Beldurraren malkoak haizeak darama
Argiaren dizdira da erakartzen nauena,
Joango naiz, joango naiz, ez...

Hilkorren seme-alabak biluzik
Orain nire aurrean,
Biziaren iturrian denok ur berbera